Fisioterapia tratamenduen eragina endometriosiak sortzen duen minean: berrikuspen sistematikoa
dissertation
OA: green
CC0
Abstract
[EU] Sarrera: Endometriosia emakumeetan ematen den gaixotasun ginekologiko kroniko, ohiko, onbera, hanturazkoa eta estrogeno mendekoa da. Gaixotasun honetan funtzionalki aktiboa den ehun endometriala uterotik kanpo eratzen da, horrek hantura kronikoa eragiten du. Sintoma nagusiak min pelbikoa eta antzutasuna dira, bizi kalitatean eragin handia izaten dutenak.
\nHelburua: Endometriosia diagnostikatuta duten emakumeen minaren tratamendurako zein fisioterapia-tratamendu dauden eta hauek lortutako emaitzak aztertzea ebidentzia zientifikoaren arabera.
\nMetodoak: Bilaketa bibliografiko egin zen “Endometriosis”, “Physical Therapy Modalities” eta “Physical Therapy Specialty” terminoekin osasunarekin lotutako 7 datu-baseetan. Bertan, endometriosia diagnostikatuta duten mina tratatzeko fisioterapia metodo edo teknikak erabili zuten ausazko entsegu klinikoak bilatu ziren, ingelesez edo gaztelaniaz idatziak. Kalitate metodologiakoren balorazioa PEDro eskalaren bidez burutu zen.
\nEmaitzak: Azkenean 7 azterlan aukeratu ziren, hauen kalitate metodologikoa egokia edo ona izanik; bat bakarrik kalitate metodologiko eskasa zuen. Guztira parte-hartzaile 320 aztertu zituzten eta aztertutako fisioterapia metodoak, Thiele masajea, TENS-a (kutaneoa eta akupuntura modukoa), nerbio bagoaren elektroestimulazioa eta akupuntura izan ziren. Azterlan guztiek minaren edo minarekin erlazionatutako sintometan hobekuntzak estatistikoki esanguratsuak zehaztu zituzten.
\nOndorioak: Endometriosiak sortutako min sintomen tratamendurako dauden fisioterapia-tratamenduak ebidentzia zientifikoan oinarrituta Thiele masajea, TENS-a (kutaneoa eta akupuntura modukoa), nerbio bagoaren elektroestimulazioa eta akupuntura direla eta minaren gutxipena lortzen dutela ikusi da.
My notes (saved in your browser only)
Condition tags
Citation neighborhood (no data yet)
We don't have any in-corpus citations linked to this paper yet. The paper's references may be in our DB but unresolved to ``paper_id`` (resolution happens at ingest when the cited DOI matches a row we already have). Run the cross-source citation reconcile pass to retry.
Source provenance
- openalex
- last seen: 2026-05-11T09:45:06.804726+00:00
License: CC0
· commercial use OK